Gipuzkoako Alebinen Teknifikazio Saria ospatu zen atzo, egun osoz, Azpeitiko Udal Igerilekuan.
Herrialdeko alebin mailako igerilaririk hoberenak elkartzen diren txapelketa honetan ordezkapen oparoa izan zuen Izarraitz Igeri Elkarteak.
Gure igerilariak bikain lehiatu ziren uretan, egunez egun ikasten ari direla erakutsiz harmailetan bildu zen jendetzaren aurrean.
Azken urteetan ohikoa den bezala, Izarraitzek hartu zituen bere gain antolakuntza lanak.
Aurten, gainera, Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren LED pantaila erraldoi berria erabiltzeko aukera izan genuen ikusle eta parte hartzaileen gozamenerako.
Antolakuntzako bolondresak ere fin aritu ziren lanean egun borobila irten zedin eta hala izan zen.
Asteburu honetan Gijónen izan dira gure taldeko Julen Eizagirre, Janis Altuna, Malen Ezama, Inge Kabue, Martin Agirrezabalaga, Uxue Etxeberria, Laia Elortza eta Oihana Otegi igerilariak Isaac Pousada entrenatzailearekin batera.
Asturiaseko Txapelketan parte hartu dute Izarraitzekoek 50 metroko igerilekuan lehiatuz esperientzia pilatzeko helburuarekin.
Ostegunetik igandera arte, asteburu ederra igaro dute talde giroan. Uretan ere bikain aritu dira eta marka pertsonalak, klubeko errekorrak eta Espainiako txapelketetarako gutxienekoak ere izan dira tartean.
Getxoko igerilekuan jokatu zen Hego Euskal Herriko 9 talde onenen arteko txapelketa hau.
Izarraitzeko nesken taldea bikain lehiatu zen, zuten guztia emanez, eta 5. postu bikain batekin itzuli ziren herrira, horrela, iazko 6. postua hobetzea lortuz.
Emaitza ikaragarri honekin, datorren urtean ere onenen artean leku bat ziurtatu dute.
Ederra izan zen larunbatean bizitakoa. Izarraitz Igeri Elkartearen 40. urteurreneko ospakizunetan ibili gara, gustora ibili ere!
40 urte hauetan Izarraitzetik igarotako 200etik gora izarraizkide elkartu ginen berdura plazan bazkaltzeko.
Ondoren, taldearen sortzaileei merezitako aitorpena eta esker ona adierazi genien. Haiek hasitako bideak elkartu gaituelako kirol eder honen altzoan. Eskerrik asko!
Eguna amaitzeko Joseto ta Alayak eleltrotxarangarekin dantzarako aukera izan genuen herriko kaleetan.
Atzo egun handia izan genuen Azpeitiko Udal igerilekuan, Izarraitz Igeri Elkartearen 40. urteurreneko ospakizunetan sarturik, Izarraitz Sariaren lehen edizioa jokatu baikenuen Taosa eta Zubiaurreko lagunekin batera.
Zumaia, Azkoitia eta Azpeitiko berrehun haur inguru aritu ziren beraien gaitasunak erakusten uretan, harmailak guraso eta lagunez leporaino beteta zeuden bitartean.
2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotako igerilariak izan genituen lehian. Gaztetxoenek beraien lehen txapelketa izan zuten atzokoa eta oso esperientzia polita bizita, gustora etxeratu ziren goxokiak janez, dominak lepoan zituztela. Kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuei, gainera, garaikurrak banatu zitzaizkien.
Txapelketa amaieran, Taosa Igeri Taldeko lagunen eskutik oroigarri bat jaso zuen Izarraitz Igeri Elkarteak bere 40. urteurrenean.
Lau domina, Julen Eizagirreren eskutik, eta zazpi final Izarraitzentzat alebinen Espainiako txapelketan‼️
Gure taldeko Julen Eizagirre, Janis Altuna, Martin Agirrezabalaga, Inge Kabue eta Lur Elortza Cadizen izan ditugu alebinen Espainiako txapelketan. Esperientzia bikaina bizita eta oso emaitza onak lortuta itzuli dira.
Sin categoríaatalean publikatua|Erantzunak desaktibatuta daude Lau domina, Julen Eizagirreren eskutik, eta zazpi final Izarraitzentzat alebinen Espainiako txapelketan sarreran
Asteburu honetan Tolosan udako Euskal Herriko infantilen txapelketa ospatu da. Bertan izan ditugu gure 10 igerilari eta oso gustora itzuli dira.
Malen Ezamak, 2011 urtean jaiotako igerilariak, balentria ikaragarria egin du 50 metro tximeleta estiloak 14 urtekoen Euskadiko markarik hoberena eginda.
Dominak eta marka pertsonala lortzeko gai izan dira Izarraitzeko igerilariak, egunerokoan lan bikaina egiten ari direla agerian utziz.